Patricia Melgar pedagogoa.
0 biolentzia 0 urtetik aurrera izenpean hitzaldia emango du bihar, urtarrilak 20, 18:00etan, Ikusgarri aretoan, Patricia Melgar pedagogo, ikerlari eta Gironako Unibertsitateko irakasleak. Lekeitioko eskolak antolatutako hitzaldia herritar guztiei zabalik dago.
Umeen arteko elkarbizitza hobetu eta euren artean sortzen diren gatazkak zelan bideratu sakontzeko asmoz, proiektu bat dauka martxan Lekeitioko eskolak. Horrela, joan den urteko azaroan ere Maite Garaigordobil psikologian adituaren hitzaldia antolatu zuten. “Arrakasta handia eduki zuen hitzaldiak; 206 pertsonak hartu zuten parte bertan”, azaldu dute. Beraz, gaia herritar guztientzat interesgarria izan daitekeela eta, bigarren hitzaldi bat antolatzea erabaki dute, hau ere interesa duten guztiei zabalik. “Umeen afektibitate, harreman eta bizi kalitatea landuko dira hitzaldian”, eman dute jakitera.
Hitzaldia gazteleraz izango da.