Igerilekura egin zuten salto udal multikirol topaketek, domekan
Garraitz Triatloi taldearen eskutik, 32 haur eta beste hainbeste guraso trebatu ziren uretako hainbat jolasetan. Helburua emaitzak garrantzia galtzea, eta maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea izan zen.
Hurrengo topaketa otsailean izango da, eta orduan baloi jolasetan aritzeko aukera izango dute LH1 eta LH2ko ikasleek. Herriko hiru kirol taldek hartuko dute bere gain hurrengo udal multikirol topaketeten ardura: Marierrota Boleibol Taldeak, Futbol Taldeak, eta Saskibaloi Taldeak. “Udal Multikirol tokapetek, herriko kirol taldeekin elkarlana sustatzeaz gain, herrian dauden kirol aukera guztiak ezagutzeko aukera eman nahi die ikasleei”, azaldu dute.