Igorrek eta Xabi Garaldek irabazi dute Mutrikuko pala txapelketa
Lehen mailako txapeldunek 30-10 irabazi zien Isaac eta Manzisidorri. Bigarren mailako irabazleak Joxemi eta Zigor izan ziren, Kepari eta Eduri 30-27 irabazitaIgor eta Xabi Garalde, iazko garaileak, Mutrikuko pala txapelketa irabazteko faboritoak ziren,...
Lehen mailako txapeldunek 30-10 irabazi zien Isaac eta Manzisidorri. Bigarren mailako irabazleak Joxemi eta Zigor izan ziren, Kepari eta Eduri 30-27 irabazita
Igor eta Xabi Garalde, iazko garaileak, Mutrikuko pala txapelketa irabazteko faboritoak ziren, eta zapatuan ere ez zuten hutsik egin. Bigarren urtez jarraian, lehen mailako txapela jantzi zuten, Isaac eta Manzisidorren aurka 30-10 irabazita.Hasiera-hasieratik, aurretik ibili ziren Igor eta Xabi Garalde, eta Isaacek eta Manzisidorrek aukera oso gutxi izan zituzten. «Partida gogorra eta zaila izan da. Nire bikotekidea ere urduri ibili da, eta ez dugu asmatu. Besteek partida ona egin dute, eta aurkariak zoriondu behar ditugu egin duten lan onagatik», azaldu zuen partidua amaitzean Jose Mari Manzisidor lehen mailako txapeldunordeak.
Aurreko astean palakada jaso eta gero, errekuperatuta agertu zen Igor zapatuko partidan. «Finalaurrekoa min pixka batekin jokatu nuen, baina gaurkoan ondo sentitu naiz. Partidari dagokionez, pentsatu baino errezago suertatu da finala. Partida gogorragoa izango zela uste nuen. Gogor hasi gara, eta hortxe mantendu gara partida osoan».
Xabi Garalde ere, pozik agertu zen bigarren txapela irabazi eta gero. «Pozik gaude. Gainera, gu animatzera eta ikustera lagun denak etorri dira, eta hori oso pozgarria da».
Oso berdinduta
Lehen mailako finalaren aurretik, ordea, bigarren mailako bi bikote finalistek jokatu zuten. Joxemik eta Zigorrek ordu eta erdi inguruko«partidu gogor eta estua» jokatu zuten Keparen eta Eduren aurka.
Kepa eta Edu aurretik jarri ziren partida hasieran. «8 bat tantoko abantaila eraman dute. Partida erdian edo, pilota aldaketa egin dute. Motelagoa zen pilota aukeratu dute Joxemik eta Zigorrek eta aurrea hartu die Kepari eta Eduri. Partiduari goitik behera buelta eman eta aurretik joan dira», azaldu zuten txapelketaren antolatzaileek.
Gerokoan, nahikoa berdinketa egon ziren. Azken tantoetan Kepak eta Eduk markagailuan aurreratzea lortu zuten berriro ere, eta 25-23 irabazten ere jarri ziren. Beranduago, ordea, Joxemik eta Zigorrek partida berdintzea lortu eta pare bat tantoko aurrea mantentzea lortu zuten partidaren amaierara arte. Azkenean, alde gutxigatik, Joxemik eta Zigorrek lortu zuten bigarren mailako txapela janztea. 30-27 irabazi zioten Kepak eta Eduk osatutako bikoteari.