Memoria lantzeko ikastaroa antolatu du Lea Artibai Amankomunazgoak, Lekeitioko Udalaren laguntzagaz
Datorren martitzenean, urtarrilaren 27an hasiko da ikastaroa, eta bost saiokoa izango da, denak martitzenetan 17:15etik 19:15era.
Doako ikastaroa da, eta izena emateko Lea Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko da, 946168558 zenbakira.
“Pertsona nagusien zahartze aktiboa bultzatzeko antolatu da Memoria Lantzeko tailerra. Garuna aktibo, sasoian mantentzea oso garrantzitsua da pertsona nagusien zahartze aktiboa bultzatzeko”, azaldu dute antolatzaileek.