Objektu hegalari ezezaguna Markina-Xemeinen, 80ko hamarkada bukaeran

Iker Jimenez telebista aurkezleak aurkezten duen Cuarto Milenio telebista saioan Markina-Xemein hizpide izan zen [urtarrilaren 18an]. Saioan Juan Mesa Guardia Zibila agertu zen, Markina-Xemeinen objektu hegalari ezezaguna ikusi zuela esanez. Mesa Markina-Xemeingo kuartelean egon zen beharrean eta haren esanetan, objektu hegalari ezezaguna Markina-Xemeingo herrigunean agertu zen. Gertaera 70ko hamarkada bukaeran gertatu zen [1978].
Juan Mesa 'Cuarto Milenio' saioan

Juan Mesa ‘Cuarto Milenio’ saioan

Almeriakoa (Espainia) da Mesa eta 1978an Markina-Xemeinera ailegatu berri zen. Mesaren esanetan, objektu hegalari handi bat Markina-Xemeingo Guardia Zibilen kuartelaren gainetik pasatu zen. “Inoiz ahaztuko ez dudan gauza da. Objektua ikustean, armak ere eskuetan hartu genituen”.