ENEEKek Inguruko Hegaztiak egitasmoan parte hartuko du
Urdaibai Bird Center-ek sustatutako Inguruko Hegaztiak proiektuan parte hartuko du Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK). Jakinarazi dutenez, hitzarmena sinatu dute bi erakunde horiek. Hala, adostutakoaren arabera, proie...
Proiektuan parte hartzen ari diren norbanakoek ere jateko ekologikoa erosteko aukera edukiko dute. Hain zuzen,Urdaibai Bird Center-en izango da eskuragarri.
ENEEKek eta Gautegiz Arteagako interpretazio zentroak sinatutako hitzarmenaren harira, bestalde, euskal nekazariek paduran kokatutako eraikina bisitatu zuten, joan den asteburuan.
Interpretazio zentroa bisitatzeaz gain, inguruko hegaztiak nekazaritza ekoizpenetan erabiltzeak dituen onurez ere aritu ziren bildutakoak. Urdaibai Bird Center-ek jakinarazi duenez, ingurumenarentzat ez ezik, nekazarientzat ere aberasgarriak dira bertoko txoriak.
Kaskabeltz arruntek eta amilotx urdinek, esate baterako, landareentzako zein gizakientzako arriskutsuak diren intsektuak jaten dituzte, ortu edo lorategi inguruetan kokatzen direnean. Horrenbestez, janlekuak jartzea hegazti mota horiek erakartzeko modua da.
Bestalde, gaueko harraparientzako kutxak jartzea ere onuragarria izan daiteke zenbait ekoizpenetarako. Izan ere, gaueko hegazti harrapariek sagu eta arratoi kopurua kontrolatzen lagundu dezakete.