Mendexako ludoteka ekintzaz beteta etorriko da zapatuetan
Mendexako Udalak urtarriletik martxoaren 28ra bitarteko ludotekako plangintza zein izango den jakinarazi du. Dagoeneko martxan daude, eta martxora bitarteko zapatuetan, behintzat, aspertzeko aukerarik ez da egongo herrian.Zapatu guztietan dago zer edo ...
Zapatu guztietan dago zer edo zer egiteko Mendexako ludotekan. Orain arte, jolasteko eta eskulanak egiteko erabili dituzte urtarrileko zapatuak, eta aurrerantzean, besteak beste, psikomotrizitatea egiteko, sukaldaritza ikasteko, kirol jolasetan parte hartzeko, antzerkia prestatzeko, tailerrak egiteko, antzinako kondaira eta jolasak ezagutzeko eta auzolanerako erabiliko dute.
Aste Santuan ere zabalik
Beste alde batetik, Aste Santuan ere, ludoteka ordutegi bereziagaz zabalik eta erabilgarri egongo dela jakitera eman dute udaleko ordezkariek.