Nazareno Eguneko kontzertu «arrakastatsua» eskaini du bandak
Domekan Nazareno Eguneko kontzertua eskaini zuen Mutrikuko Musika Bandak. Urteko lehen kontzertua bandako kideentzat eta herritarrentzat oso berezia izan zen.Goizeko meza hasi aurretik Goiko Plazatik irtenda, Komenduraino kalejira egin zuten. Meza amai...
Goizeko meza hasi aurretik Goiko Plazatik irtenda, Komenduraino kalejira egin zuten. Meza amaitu eta gero ere, herritarrek Goiko Plazara bueltako bidea bandako kideek alaituta egin zuten. Bandak Museros en fiestas eta Donosti Zaharra abestiak jo zituen kalerik kale.
Kalejira amaitzean, kontzertua Zabiel Kultur Etxean eman zuten. Ekimena, berez, Zabiel Plazan egin behar zuten, baina eguraldi txarra zela eta, kultur etxeko ganbaran jo zituzten kontzertuko musika piezak.
Bandaren kontzertu guztietan ohikoa bihurtu den bezala, programako kantuez gain, beste bi kanta eskaini zituzten kultur etxeko ganbaran bildutako publikoaren gozamenerako. «Donostiako danborradaren egunak hurbil ditugunez, danborradarekin zerikusia duten bi abesti jo ditugu, Donosti zaharra eta Donostiako martxa».
Musikariak pozik agertu ziren kontzertu bukaeran. Karlos Eskudero bandako zuzendaria ere pozik zegoen aretoa bete zelako. «100 bat pertsona egongo ziren gu ikusten. Gehienek eserita ikusi dute kontzertua, baina musika emanaldia zutik ikusi duenik ere egon da. Hori eskertzekoa da».