Azken urteetako bisitari gehien izan ditu Lekeitiok 2014an
Lekeitiok azken urteetako bisitari kopuru handiena izan duela jakitera eman du udalak. Turismo bulegoko kontsultek gorantz egin dute azken urtean. 26.857 kontsulta egin ziren 2014an, 2013an baino 3.130 gehiago.Lekeitioko Itsas Ondare Zentroaren baliabi...
Lekeitioko Itsas Ondare Zentroaren baliabideek hainbat bisitari erakartzen dituztela nabaritu dute. «2014an, esate baterako, 4.509 pertsona hurbildu dira Itsasargira». Udan egon dira bisitariak batez ere, baina udaberri eta udazkenetan ere igarri dute bisitarien etorrera.
Bisitarien jatorriaren joera mantendu egin da: Hego Euskal Herritik %34,38 bisita egon dira, Espainiar Estatutik %34,05 eta atzerritik %31,57. «Turismo eredu ezberdin bat indartu nahi izan du udal honek kulturari tiraka, urtaroen joera apurtu eta kultur eskaintza bat urte guztian zehar egonkortu, Lekeitio Kultur Kaia bihurtuz», azaldu du Lekeitioko Udalak.
Turismo kulturala
Turismo aktiboa, kulturala, anitza eta urte osoan funtziona dezakeena bultzatzea izan dute, beraz, helburu. «Gure inguru paregabeak erakartzen duen turismo eredu klasikoa osagarritu eta askoz haratago joan daitekeena». Horrela, ondareari lotuta, adierazpen artistikoen inguruan eraikita edo ospakizun tradizionalen inguruan antolatutako turismoa bultzatu dute. «Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Euskal Zine Bilera, sanpedroak edota Iparraldeko Haizeak herri honetako zarata kulturalaren adierazpenak dira».