Bisitek gora egin dute Biodibertsitate Zentroan
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak gero eta bisitari gehiago hartzen ditu. Jakinarazi dutenez, 2014an 50.000 bisitari baino gehiago izan zituzten, 2013an baino %6 gehiago, hain zuzen ere. 2008. urteko ekainean ateak ireki zitu...
Bisitak gora egiteaz gain, jarduera ezberdinetan parte hartzen duten bisitarien balorazioa ere, «oso ona» dela diote zentroko arduradunek: «bai jarduerak, zein erakusketa iraunkorra oso ondo baloratu dituzte, 10etik 8,7ko nota eman diote».
Ikasturtean zehar, eskola programa didaktikoan parte hartzera hurbiltzen dira ikastetxeetako ikasleak, eta horien balorazioak ere gora egin duela azaldu dute, «10 puntutik, 9,42 eman diote». 15.000 ikaslek parte hartu zuten iaz, Eskola Programa Didaktikoan, eta aurtengo programa dagoeneko «beteta» dute.
Erakusketa iraunkorraz gain, hainbat dira urtean zehar Biodibertsitate Zentroan jartzen dituzten aldi baterako doako erakusketak, eta horiek datu baikorretan «asko laguntzen» dutela diote. Era berean, iaz antolatu ziren 350 jarduerek eta auditorioan ospatutako ekimenek ere bisitari kopuruen gorakadan eragina izan du, zentroko arduradunen arabera.
Euskadiko Biodibertsitate Zentroko bisitari gehienak bizkaitarrak direla jakinarazi dute (%80,76).