Aitor Elizegi sukaldari ospetsua izan da 2015eko denboraldiari hasiera emateko arduraduna. 2014an 150.000 litro sagardo ekoiztu direla azaldu zuten ekoizleek. “Usta desberdina izan da. Leku batzuetan sagar kopuru handiak bildu dira eta beste batzuetan txikiagoak”, esan du Jose Antonio Zamalloa Bizkaiko sargardogileen presidenteak. Hori, neguan hotz falta egon delako gertatu dela gaineratu du. Orokorrean, sagarrak upategietara oso osasuntsua heldu direla diote ekoizleek. “Dena den, uste genuena baino %30 gutxiago lortu dugu”. Edonola ere, aurtengo sagardoak, “freskoak, arinak eta edateko errazak” direla diote. “Tanino edo polifenol gutxiagokoak dira eta kasu askotan, iaz baino alkohol gradu txikiagoa dute”.
2015eko txotxaren aurkezpena
Irakinaldiei dagokienez, urriko tenperatura altuak eraginda, azkar irakin dute sargadoak eta usain ederra dute kasu gehienetan.
Aurtengo denboraldiari hasiera emateko, Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak Zornotzako Uxarte sagardtoegia aukeratu du; 400 urte baino gehiago dituen baserria da eta Montorrako auzoaren ingurune naturalean kokatuta dago.
Elkartearen sorrera. Bizkaiko Sagardogileen Elkartea 10 artisau-upategik osatzen dute eta 1994an sortu zen. Elkartearen helburuak ondokoak dira: Bizkaiko sagardoa ezagutzera ematea, berezko produktu berezi hori balioan jartzea, lurraldean egiten den sagardoaren kalitatea nabarmentzea eta ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua mantentzea eta sustatzea.
Bide beretik, elkartea produktua kontsumitzaileengana hurreratzeko “ahalegin handiak” egiten ari dela dio Zamalloak. “Bertoko produktua den heinean, bertoko ekoizleek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egiten diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartu nahi dute”.
Bizkaiko sagardoaren berme handiena sagardoa egiteko erabiltzen den produktuaren kalitatean datzala diote. “Horregatik, kalitatezko eta goi mailako produktua izanda, gure asmoa da sagardoa lurraldearen irudi bihurtzea”.
Erakundeen babesa. Halaber, tokiko sagarrak eraldatzeari dagokionez, Bizkaiko ekoizleak bide garrantzitsua egiten ari direla diote. “Espero dugu ahalegin horrek erakundeen babesa jasotzea. Laguntza hori, zalantzarik gabe, kalitate marka ere izango litzateke gurekin batera bide horretan aurrera egin nahi duten guztientzat”.
Eusko Label. Bizkaian sei sagardotegik egite dute Eusko Label sagardoa. Dena den, elkartearen iritziz, kontutan hartzekoa da Bizkaiko sagardo ekoizle guztiek bertoko sagarrekin ekoizten dutela produktua. “Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahsketa. Izan ere, ez da sagardo homegenoe edo berdin bat lortu nahi Euskao Labelean; sagardotegi bakoitzak bere ukitua emateko aukera izatea nahi da.