Zine forumekoek urteko lehen filma proiektatuko dute domekan
Mutrikuko Zine Forum Taldeko kideek domekan Zabiel kultur etxean jarri dute hitzordua. 19:00etatik aurrera, proiektatuko da filma, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, «pelikula ezaguna» izango da. «Hurrengo egunotan jarriko ditugu Mutrikuko kaleet...
Urtarriletik ekainera bitartean, hilean «gutxienez» film bat proiektatzeko asmoa dute zine forumekoek. Urteko lehen filmaren emanaldia, gainera, berritasun eta guzti dator; filmak barikuetan ordez, domeketan proiektatuko dira. «Proba modura egitea pentsatu dugu. Jende gutxi etorriko balitz, betiko proiekzio egunera bueltatuko ginateke. Orain, ikusi egin beharko da jendearen erantzuna».
Film emanaldia, gainera, beti bezala doan izango dela gogorarazi dute, eta herritar guztiak proiekzioa ikustera gonbidatu dituzte. Horrez gain, taldean bertan parte hartu nahi dutenek ere ateak irekita dituztela azaldu dute. «Oso jende gutxi gara Mutrikuko Zine Forum Taldean. Zinea gustuko duen edonor gure taldean parte hartzera gonbidatu nahiko genuke».