57 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lekeition, anbulantzia bat lapurtzen saiatzeagatik
Anbulantziako langileak herritar bat artatzen ari ziren Paskual Abaroa etorbidean eta anbulantziako ateak zabalik zeuden; giltzak ere ipinita zituen. 57 urteko gizonezkoak anbulantzia hartu eta ihes egin du. Gertaera 01:00ak inguruan gertatu da. Anbulantziako langileek Ertzaintzara deitu dute eta minutu batzuk beranduago, ertzainek anbulantzia Lekeitioko Larrotegi kalean aurkitu dute, larrialdietarako argiak piztuta eta giltz barik. Lapurra anbulantziako eta lehen laguntzako postuko giltzekin atzeman dute, 02:25ean, eta atxilotu egin dute.
Ondarroako ertzain etxeko ertzainek egin dute atxiloketa.