Amankomunazgoak ume txikiak dituztenei ikastaroa emango die
2 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako ikastaroa antolatu du Lea-Artibai Amankomunazgoak.Ikastaroak berezitasun bat izango du, gainera: sarearen bidez emango du Amankomunazgoak. Funtsean, familia hazkuntza eta hezkuntza dira jorratuko diren ...
Ikastaroak berezitasun bat izango du, gainera: sarearen bidez emango du Amankomunazgoak. Funtsean, familia hazkuntza eta hezkuntza dira jorratuko diren gaiak.
Hilaren 30a baino lehen
Ikastaroan interesa dutenek urtarrilaren 30a baino arinago emango beharko dute izena. Horrez gain, ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuak Lea-Artibai Amankomunazgora (Xemein Etorbidea 13, Markina-Xemein) joan ahal dira, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara.
Ikastaroaren inguruko kontsultak telefonoz edo posta elektronikoz egiteko aukera ere egongo da; 94- 616 90 78 telefono zenbakira deituta edota prebentzioa@lea-artibai.org posta elektronikora idatzita.