Andreak herri lasterketan parte hartzera deitu dituzte Sareginek
Domekan Bermeon egingo den herri lasterketako antolatzaileek emakumeen parte hartzea bultzatzea dute helburu. Horretarako, aurten, lehenengoz, lekukotasunezko lasterketa antolatu dute. Sareginek Bermeoko emakume feministen sareak, helburu horrekin bat ...
Sareginek esan dutenez, uste nahikoa zabaldua da emakumeak eta kirola ez direla ondo konpontzen, eta hori «aurreiritzia» baino ez da. «Badirudi ariketa fisikoa egiteko gaztea eta liraina izan behar dela, eta hala ez bada, emakumeok atzera egiten dugula, besteek pentsatuko dutenaren beldur». Kirola, baina, lehiaketatik haratago ulertu beharra dagoela diote, «eguneroko bizitzan mugimenduagaz eta bizitzeko ohitura osasuntsuagaz zerikusia duen ariketa fisikoa modura, alegia».
Hala, edozein adin, gorpuzkera eta forma fisiko izanda ere, andreak kilometro bateko lekukotasun lasterketa horretan parte hartzera deitu dituzte, esperientzia ona izango delako. «Irten gaitezen kalera baita korrika egiten ere».