'Arrastoak' antzerkia dakar Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak astebururako
Bihar eskainiko du emanaldia Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeak, 20:30etik aurrera. Tragedia eta komedia uztartzen dituen antzezlana da 'Arrastoak'Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldearen azken lana ikusteko aukera izango dute bihar Gernika...
Bihar eskainiko du emanaldia Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeak, 20:30etik aurrera. Tragedia eta komedia uztartzen dituen antzezlana da ‘Arrastoak’
<img src="http://88.27.245.147/cgi-bin/arg_ikusi.pl?argazkia=p014_f01&produktua=HITZA&fetxa=2015-01-23&API_Id=b" alt="Arrastoak obraren momentu bat.” />
Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldearen azken lana ikusteko aukera izango dute bihar Gernika-Lumoko eta inguruetako herritarrek. Arrastoak izenburupean, antzerki taldeak tragedia eta komedia uztartuko ditu, Lizeo Antzokian, 20:30etik aurrera. Lizeoko bazkideek 7,5 euro ordaindu behar dituzte sarrera bakoitzeko, eta gainontzekoek hamar euro.Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo dira obrako aktoreak. Protagonistak belaunaldi desberdinen artean dauden lotura ikustezinak azaleratzen saiatuko dira, ikusleengan hausnarketa eragiteko asmoagaz. «Belaunaldi bakoitzak herentzia bat uzten die ondorengoei, eta askatu bariko korapiloak geratzen dira bidean».
Arrastoak lanean, bestalde, hizkuntza poetiko berriak lantzen ere saiatu da Dejabu taldea, antzerkia eta txotxongiloak batuz. Modu berean, obraren estetika ere asko zaindu dute.
Antzerkiko protagonista nagusia Lur da. Txikia zenean bere amak etxetik alde egin zuen, eta neskato gaztea ama barik hazi zen. Aita ere etxean gotortuta bizi da. Hala, egunerokotasunari bakar-bakarrik egin behar dio aurre Lurrek.
Protagonistak ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin; ez bere buruari, ezta aitari ere. Amak alde egin zuen, eta Lurrek ez du ama ezagutzeko beharrizanik sentitu.
Egun baten, baina, egoera aldatu egiten da. Protagonistaren ama hilik aurkituko dute, eta galderak bor-borka azaleratuko zaizkio.
Galderaz galdera, denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko.