Asteburuan jarriko dute jokoan trinketeko esku pilota txapelketa
Sei bikotek eman dute izena hamargarren txapelketarako. Kanporaketak ligaxka erara jokatuko dira asteburuero, eta finala martxoaren 29rako finkatu duteBeteranoen trinketeko esku pilota txapelketako lehen partidak jokatzen hasiko dira asteburuan. Sei bi...
Sei bikotek eman dute izena hamargarren txapelketarako. Kanporaketak ligaxka erara jokatuko dira asteburuero, eta finala martxoaren 29rako finkatu dute
Hamargarren txapelketak jokalari berri bi gehitu ditu lagunarteko lehiara: Azkoitiko 40 urteko Plazaola eta Nafarroako Garzaran herriko Mikel Jaunarena, 53 urtekoa. «Gutxika-gutxika txapelketa zabaltzen ari da, eta Euskal Herriko hainbat txokoetatik partaide gehiago bertaratzen ari dira», azaldu dute antolatzaileek.
Jokatzeko moduan, baina, ez da aldaketarik egongo. Urtero legez, kanporaketak ligaxka erara jokatuko dira, eta «nahiz eta emaitza gutxienekoa izan», lehenengo lau sailkatuek egingo dute aurrera azkenaurrekoak jokatzeko.
Finala martxoaren 29an izango da, eta hamargarren txapelketa izanik, ekitaldi bereziren bat antolatuko dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Asteburuko partidak
Txapelketako lehen partidak gaur eta domekan jokatuko dira. Gaur, 19:00etan Mallabiako Telleria eta Debako Bastida neurtuko dira Garzarango Jaunarena eta Lekeitioko Fosterrekin. «Telleria eta Bastida dira iazko azpitxapeldunak, eta aurten, gogoz eta ilusioz hasiko dute txapelketa; Jaunarenak ez du kontaktu handirik trinketeagaz, baina frontoian modura moldatzen bada, ondo ariko da; Foster atzean segurua da», azaldu du Julian Arrate txapelketaren antolatzaileak.
Domekan, 10:00etan aurkituko dira trinketean Beraza eta Etxebarria elgoibartarrak eta Moral lekeitiarra eta Laka mendexarra. Etxebarria zalantza dela aurreratu dute antolatzaileek, baina jokatzerik badauka, bere egoera fisikoa esanguratsua izango da partidarako.
Azkenengo partida Plazaola (Azkoitia) eta Navarro (Amoroto) eta Astigarraga (Deba) eta Arrateren (Lekeitio) artekoa izango da. «Arroitajauregi berreskuratzen dago orain momentuan, eta haren ordez Debako Astigarraga beteranoak jokatuko du».