Bermeon izango dira bihar Iñaki Urrutia eta J.J. Vaquero komikoak
Bermeo eta inguruetako bizilagunek ederto pasatzeko aukera paregabea izango dute bihar. Kafe Antzokiak bakarrizketa saio umoretsuak hartuko ditu, barre algarak lau haizetara hedatuz. Bakarrizketak 21:30ean hasiko dira. Sarrera aurretiaz erosiz gero, i...
Bermeoko umore saioan goi mailako komikoek parte hartuko dute. Hain justu, Jose Juan Vaquerok eta Iñaki Urrutiak.
Vaquero 1973an jaiotako komiko gaztelarra da. Bederatzi urte inguru daramatza bakarrizketa saioak egiten, hainbat eta hainbat areto bisitatuz. Gaztelarra Paramount Comedy telebista kateko kolaboratzailea ere bada, eta hainbat saiotan parte hartu du. El Hormiguero telebista saioko gidoigilea eta kolaboratzailea ere bada.
Urrutia, bestalde, 1977an jaiotako komikoa da. Aita euskal herritarra izan arren, Herrialde Katalanetan jaio zen, eta Aragoin bizi izan zen gaztaroan.
Egun, agertokietako komikorik famatuenetako bat da, eta haren bakarrizketek barre algara ugari eragiten dituzte. Ikusleekin, gainera, hartu-eman zuzena edukitzen du bere saioetan. Ofizioz komikoa izan arren, bestalde, irratian, telebistan eta antzerkian ere aritzen da Urrutia.