Bihar, etxean jokatuko du Bermeok, eta Azpeitian Gernikak
Hirugarren mailan jokatzen duten Bermeok eta Gernikak bihar lehiatu beharko dituzte liga jardunaldiko partidak: egun eta ordu berean. Bermeok etxean jokatuko du Arenas taldearen aurka, 17:00etatik aurrera. Gernikak, berriz, Azpeitian (Gipuzkoa) jokatu ...
Partida gogorra izango da bermeotarrena, sailkapeneko lehenengo postuan baita aurkari izango duten Arenas taldea. Gernikak, aldiz, ustez partida errazagoa jokatuko du. Gernikarrak laugarren sailkatuak dira momentuz, eta Lagun Onak, bestalde, hamahirugarren postuan dago.