Rivas Ecopolis hartuko dute Gernika Bizkaiko neskek, Malosten
Zapatuan Rivas Ecopolis taldea hartuko dute Gernika Bizkaiko neskek Maloste kiroldegian. Hain zuzen, ligako hamaseigarren jardunaldia jokatuko dute gernikarrek eta madrildarrek, 18:30ean hasita.Joan den asteburuan etxetik kanpo irabazita, gernikarrak ...
Joan den asteburuan etxetik kanpo irabazita, gernikarrak bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira. Garaipena lortuz gero, bertokoek Cadi La Seu taldea harrapatu dezakete, sailkapenean hamar garaipenegaz jarrita. Horretarako, baina, laugarren postuan diren katalandarrek galdu egin beharko lukete asteburuan. Gaur gaurkoz, behintzat, sailkapenean bosgarren da Gernika Bizkaia 24 puntugaz, eta zazpigarren, berriz, Rivas Ecopolis, hiru puntu gutxiagogaz. Rivas Ecopolisek gernikarrek baino hiru partida gutxiago irabazi dituzte.
Joanekoan, 67-73
Joaneko partidan, alde txikiagatik irabazi zuten gernikarrek Madrilgo taldearen aurka; hain justu, 67-73. Hala, madrildarrek arantza kentzeko gogoa izango dute.
Rivas Ecopolis 2013-2014 denboraldiko liga irabazlea eta Kopako txapeldunordea da. Krisia dela eta, hala ere, madrildarrek talde xumeagoa daukate aurten.