Santboiana lehen sailkatuaren kontra jokatuko dute basurdeek
Bizkaia Gernikak Sant Boi de Llobregaten (Herrialde Katalanak) jokatuko du etzi, Santboianaren aurka, 12:00etatik aurrera. Kataluniakoak sailkapenaren buruan daude, partida bakarra galduta. Hala, zaila izango da basurdeek ezustekoa ematea. Santboiana, ...
Bizkaia Gernika, bestalde, seigarren sailkatua da ligan. Basurdeek 31 puntu dauzkate, eta asteburuan galdu edo irabazi postu berean jarraituko dute. Garaipenagaz bueltatzea, hala ere, oso ona izango litzateke bertokoen animorako. Izan ere, prestigiodun garaipena izango litzateke.
Zapatuan, bestalde, eskola-kiroleko errugbi kontzentrazioa egingo dute Camargon (Kantabria, Espainia), eta bertan izango dira Gernika Rugby Taldekoak ere: hain zuzen, sub-10 eta sub-8 mailetako jokalariak. Gernika Rugby Taldeak jakitera eman duenez, kontzentrazioa 10:30ean hasiko da.