Urdaibai eskubaloi taldeak Bizkaiko fase finala jokatuko du
Bizkaiko lau talde onenen artean sailkatzea lortu dute Urdaibai Eskubaloi taldeko kadete mailako mutilek, eta, zapatuan, lau talde horien arteko lehian parte hartuko dute Bermeoko Arane kiroldegian.Maitane Barrenaren eta Arantza Ruilobaren mutilek egin...
Maitane Barrenaren eta Arantza Ruilobaren mutilek egindako «lan onak» bere fruituak eman ditu, eta horregatik sailkatu dira Bizkaiko lehenengo lau onenen artean, kadete mailan. Hala, bihar, Escolapios taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Urdaibai taldeak, 13:00etatik aurrera. Horien aurretik, baina, Athletico Basauriren eta Barakaldoren arteko lehiaz gozatu ahalko dute Arane kiroldegira bertaratutako herritarrek. Hain zuzen, 11:15ean hasiko da partida hori.
Domekan, finala
Lau talde horiek bihar egiten dutenaren arabera jokatuko dituzte domekako partidak. 10:30ean hasita, esaterako, sailkapeneko 3. eta 4. postuetarako partida jokatuko dute finalaurrekoak galtzen dituzte bi taldeek. 12:30ean, aldiz, finala jokatu beharko dute sailkapena lortzen duten bi taldeek.
Bermeoko Udalak Urdaibai taldea zoriondu du orain arte egindako lanagatik, eta, ondorioz, finalean egoteagatik. Era berean, herritar guztiak gonbidatu ditu kirol ikuskizun horretaz gozatzera.