Arriaga, Palacios eta Garate, Hemen Be Bai elkartearen Gabonetako zozketako saridunak
Mª Angeles Arriagak, Jon Garatek eta Mª Carmen Palaciosek eraman dituzte Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari eta ostalari elkarteak antolatutako Gabonetako zozketaren hiru sariak. Hilabete izango dute, gutxi gora-behera, hiru zortedunek 1.000 euro, 750 euro eta 500 euro elkarteko dendetan gastatzeko. Sarituek, «pozik» hartu zituzten erosketa txartelak eskuetan. «Sekula ez zait ezer tokatu», esan zuen oraindik sinestu ezinik zortedunetako batek.