Munitibarren zen Aulestiko Narea auzoan San Bizenteak ospatzen ibili dira asteburuan.
Munitibarren, esate baterako, asteburu osoan jaiak ospatzen ibili dira. Hain zuzen ere, bariku iluntzeko txokolatadagaz hasi zituzten ekimenak. Txokolatadaren ostean, Iñake Irastorzak, Ana Elordik eta Ramon Agirrek
100 m2 antzerkia eskaini zuten udal aretoan. Emanaldiagaz herritarrak gustura geratu ziren. Jaien antolatzaileen esanetan, barikuan ez zen jende gehiegirik ibili. “Egia esan, herriko jende gehiago espero genuen. Antzerkian nahikoa jende batu zen, baina gero jendea etxera erretiratu zen”.
Munitibarko frontoian umeentzako hainbat jolas antolatu ziren. Argazkia: Munitibarko jai batzordea
Zapatuan, eguraldia lagun, jende gehiago ibili zela nabarmendu dute jaien antolatzaileek. Goizeko Irria Parkean eta arratsaldeko zirku tailerrean umeak pozik ibili ziren. Arratsaldean egin zen mus txapelketan, berriz, 16 bikotek parte hartu zuten, eta gauean gaztetxeak antolatu zuen musika emanaldiagaz herritarrak gustura geratu ziren.
Domeka goizean, Goienerrek antolatutako birziklapenari buruzko
Ezagutu ezazu gaur egungo eredu energetikoaren alternatiba hitzaldian “espero baino jende gutxiago egon zen”. Iluntzeko Izaki Gardenak musika taldearen emanaldiagaz amaitu ziren aurtengo San Bizenteak. Kontzertu polita eskaini zuten udal aretoan.
Umeeak beti-betiko jolasetan ibili ziren. Goizean, besteak beste, zaku lasterketan ibili ziren. Argazkia: Janire Omar
Aulestiko Narea auzoan, ostera, zapatuan ospatu zituzten jaiak. Arratsaldera arte, ez zuen euririk egin, eta nahikoa jende batu zen goizean eta eguerdian egin ziren ekimenetan. Auzotarren esanetan, eguerdi inguruan “giro ederra” egon zen.”Jende asko ibili zen goizean zein eguerdian”.
Umeentzako jolasekin hasi zuten eguna. Beti-betiko jolasetan olgetan ibili ziren herriko txikieneak; uztai jokoan, txokor batzen eta zaku lasterketak egin zituzten, hurrenez hurren.
Jolasen ostean, zaldi demak egin zituzten. Berez, Illunzar tabernako
Perla zaldiak eta Aitor Alzaren
Beltz zaldiak egin behar zituzten probak, baina arazo batzuk medio, parte hartu behar zuten zaldiak beste bi izan ziren. “Hasiera batean guk pentsatuta genituen zaldiek ezin izan zuten proba egin. Azken orduan, aldaketak egin behar izan genituen”, azaldu dute antolatzaileek.
Narea auzoko zaldi probak. Argazkia: Iñaki Aranguena
Azkenean, Aulestiko Ana Mari Uriarteren
Rubiok eta Markina-Xemeingo Patxua tabernako
Itsuk egin zuten proba. Narea auzoko harri zaharragaz 20 minutuko proba egin ondoren, Aulestiko zaldiak irabazi zuen. Ana Mari Uriarteren
Rubiok 72 untza egin zituen eta Markina-Xemeingo Patxua tabernako
Itsuk, aldiz, 70 untza.
Arratsaldean, aldiz, euria hasi zuen eta “jende gutxiago” ibili ziren karta jokoetan. Briska txapelketan 17 hirukotek eta mus txapelketan 14 bikotek parte hartu zuten. “Ordu berean Munitibarko jaietako mus txapelketa izan zen, eta hori ere igarri egin zen. Beste urte batzuetan baino jende gutxiagok parte hartu du karta jokoetan”.
Museko txapeldunek txapela eta dirua jaso zituzten oroigarri legez, eta briskako txapeldunek, ostera, zapia eta dirua. Berriatuko Altxuk eta Mazok irabazi zuten Narea auzoko mus txapelketa.
Gauean ari zuen eguraldi txarra eta hotza igarri egin ziren. Izan ere, antolatzaileek Mirari eta Aintzaneren erromerian jende gutxiago ibili zela nabarmendu dute. Hala ere, “auzorako nahikoa jende ibili zen”.