Ondarroako Arraun Taldea, Julian Enrique memorialean. Argazkia: IƱaki Suarez Calleja
Arraunlariek aurredenboraldiko lehen estropada jokatu zuten atzo [urtarrilak 25], Sestaon. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hiru arraun taldek parte hartu zuten Kaiku arraun taldeak antolatutako Julian Enrique VII. memorialean.
La Salveko zubia eta San Nicolas de Ugarte muturra banatzen dituen 7.000 metroak egin behar izan zituzten proban parte hartu zuten 40 trainerek. Azkenean, txapelketa etxean geratu zen. 20 minutu eta 52 segundoko denboragaz Kaiku nagusitu zen, iaz irabazle izan zen Orioren aurretik sailkatuta.
Bertoko arraunlariei dagokionez, Isuntzako trainerua izan zen azkarrena. Lekeitiarrek 21 minutu eta 49 segundu behar izan zituzten proba amaitzeko. Ondarrutarrak, aldiz, bi traineragaz parte hartu zuten aurredenboraldiko lehen proban. Lehen trainerua 13. sailkatu zen, eta bigarrena 24. postuan, 22 minutu eta 10 segundoko eta 22 minutu eta 54 segundoko denborekin, hurrenez hurren.