Emakumeak Mutrikun Abixan taldeak logotipo sariketa antolatu du
Mutrikuko Emakumeak Mutrikun Abixan emakume taldeak logotipoa behar du. Hori dela eta, herritarrei irudi berria sortzeko aukera ematea pentsatu dute. EMAko kideen iritziz, herritarrek sormena lantzeko aukera izango dute sariketaren bitartez.
Parte hartzeko oinarriei dagokionez, lanak banaka edo taldeka aurkez daitezke, nahi den moduko formatu eta euskarrian. Gaiari dagokionez, berriz, logotipoak EMAren helburuarekin zerikusia izan beharko duela nabarmendu dute antolatzaileek.
Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 15a izango da, eta bi eratara aurkez daitezke; alde batetik, Kalaputxi aldizkariaren buzoian (Barrenkale 12, behea), eta, bestetik, mutrikukoemakumeakabian@gmail.com posta eletronikora idatzita. Lanekin batera, gainera, egilearen identifikazioa erantsi beharko da (ezizena eta telefono zenbakia).
Sariketari buruzko argiketa edo informazio gehiago nahi izanez gero mutrikukoemakumeakabian@gmail.com posta eletronikora idatzi beharko da.