Gernika-Lumoko Udalak nesken eskolako fatxada konponduko du
Pasealeluko eskolen aurrealdea konpondu eta itxuraberrituko dute. Lan horiekin batera, auditoriuma ere konponduko du udalak; 8.500 euroko aurrekontua duPasealekuko nesken eskolaren egoera eskasa dela esan du Gernika-Lumoko Udalak, eta berau konpontzeko...
Pasealeluko eskolen aurrealdea konpondu eta itxuraberrituko dute. Lan horiekin batera, auditoriuma ere konponduko du udalak; 8.500 euroko aurrekontua du
Pasealekuko nesken eskolaren egoera eskasa dela esan du Gernika-Lumoko Udalak, eta berau konpontzeko asmoa agertu du. Hain zuzen, eraikinaren aurrealdea konponduko eta itxuraberrituko duela azaldu dute udal arduradunek. Besteak beste, fatxada margotuko du udalak. Dagoeneko, zenbait konponketa egin ditu; hala nola, Seber Altube auditoriumera ematen duten leihoak porlanagaz itxi egin ditu, arriskuak saihesteko.Bestalde, Gaztetxe izandako nesken eskolen fatxadak itxura «penagarria» erakusten duela esan dute udal arduradunek, «pintaketekin beteta baitago». Diotenez, udalak egingo dituen lanekin, «gazteen topagune bihurtu den leu hori pintaketarik barik eta guztiz itxuraberrituta» utziko du.
Aldi berean, herriko azpiegituren mantenu lanen barruan, auditoriuma bera ere konpondu egingo du udalak, higatuta dauden piezak aldatuz.
Lan horiek burutzeko udalak 8.500 euro inbertituko ditu.