Kirol instalazioetako txartelaren erabilera beharrezkoa dela gogorarazi du Lekeitioko Udalak
Sarreretan kartel batzuk jarriko dituzte, erabiltzaileei zuzenduta, txartelaren erabilera beharrezkoa dela esanez. Gainera, kirol instalakuntzetako sarrerako arduradunek neurria zorrotzago beteko dutela jakitera eman du udalak. “Txartel gabe datozenak erregistro dokumentu batetan eman beharko dituzte beraien datuak”, esan dute.
Igerilekuan ere, araua zorroztasunez beteko dute. “Atea itxita egongo da eta txartelarekin bakarrik zabaldu ahalko da”, zehaztu dute.”Neurri honek, instalazioak erabiltzeko ohituretan eragitea du helburu, azken urteetan txartelen erabilera, batez ere igerilekuko erabiltzaileen artean, ez baita izan orokorrean bete den araua”, adierazi dute.
Neurri berriekin kirol instalazioetan segurtasun neurriak hobeto bete ahal izatea lortu nahi duela azaldu du udalak. “Momentu orotan jakingo baita zenbat erabiltzaile dauden bertan”. Horretaz gainera instalazioen erabilera egokia bermatuko dute.