Korrika Batzordearen batzarra, eguenean
ONDARROA // Korrika Ondarroara datorrenerako (martxoak 23, 22:00ak aldera) antolaketa lanak egiteko Korrika Batzordeak bilera egingo du, Korrika 19ari «merezi duen erantzuna» eman ahal izateko. Eguenean, 18:30etik aurrera, Ondarroako AEK euskaltegian...
ONDARROA // Korrika Ondarroara datorrenerako (martxoak 23, 22:00ak aldera) antolaketa lanak egiteko Korrika Batzordeak bilera egingo du, Korrika 19ari «merezi duen erantzuna» eman ahal izateko. Eguenean, 18:30etik aurrera, Ondarroako AEK euskaltegian (Kofradia Zaharreko 2. pisua) batzarra izango dela iragarri dute antolatzaileek.