Ondarroako inauterietako 'play-back' lehiaketan otsailaren 12a orduko eman behar da izena
Otsailaren 17an, 18:00etan, Beikozinin egingo den inauterietako play-back lehiaketan izena emateko epea zabalik dago. Ondarroako Udalak azaldu duenez, parte hartu nahi duten gazteek otsailaren 12a aurretik eman beharko dute izena beraien jatorriko ikastetxeetan.
Lehiaketa 11 urtetik azpiko gazteentzat zuzendua dago, eta parte hartzen duten taldeek, gutxienez, lau lagunetakoak izan beharko dute.
Denetara, hiru sari emango dira. Irabazleak 150 euroko erosketa txartela lortzeko aukera izango du. Bigarrenak eta hirugarrenak, ostera, 125 eta 75 eurotako erosketa txartelak irabazi ahal izango dituzte, hurrenez hurren.