Sariak banatu ditu merkatari elkarteak
Maria Angeles Arriagak, Jon Garatek eta Mari Carmen Palaciosek eraman dituzte Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari eta ostalari elkarteak antolatutako Gabonetako zozketaren hiru sariak. Hilabete izango dute gutxi gorabehera hiru zortedunek 1.000 eur...
Maria Angeles Arriagak, Jon Garatek eta Mari Carmen Palaciosek eraman dituzte Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari eta ostalari elkarteak antolatutako Gabonetako zozketaren hiru sariak. Hilabete izango dute gutxi gorabehera hiru zortedunek 1.000 euro, 750 euro eta 500 euro elkarteko dendetan gastatzeko. Sarituek «pozik» hartu zituzten erosketa txartelak eskuetan. «Sekula ez zait ezer tokatu» esan zuen oraindik sinistu ezinik irabazleetako batek.