'Txeroki'-ren aurkako epaiketari planto egin diote Munitibarren
Garikoitz Aspiazu Txeroki euskal preso politikoaren aurkako epaiketa egin zuten joan den astean Madrilen, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten 50 bat lagunek domekan, Munitibarko plazan, Garikoitz askatu! Epaiketa politikorik ez! lelopean. 2007ko udan ustez bonba auto bat jartzea agintzeagatik atxilotu zuten Txeroki orduko hartan.