Garaipenagaz hasi du Aspeko ibilbidea Irusta Munitibarko pilotariak
Joan den domekan debutatu zuen Munitibarko Aitor Irusta pilotariak Aspe enpresagaz Eibarko Astelehena frontoian. Profesionaletara salto eginda, bi urteko kontratua sinatu du aurten munitibartarrak aipatu enpresagaz, eta ibilbide horri hasiera ezin hobe...
Domekako partidan «nahikoa urduri» egon zela aitortu du Munitibarkoak, «tentsio handiagaz». Hala ere, Mendizabalek egindako lan «handiari» laguntzea lortu zuen, «pilota asko jo barik, baina huts asko egin barik». Hala, markagailuan 22-13 bukatu zen domekakoa, eta, horregaz «oso pozik» agertu da bertoko pilotaria. Poztasun horretan, gainera, Munitibarko herriak zein ingurukoek sortutako giroak lagundu zuela azaldu du.
Datorren domekan edukiko du hurrengo partida Irustak, eta, horretan «lasaiago» jokatuko duelakoan dago.