Zapatuan, 17:00etan, udal hauteskundeei begira EH Bilduk Herri batzarra egingo du Zabiel Kultur Etxean. “Denbora hartu dugu azken lau urte hauetan egin dugunaz eta egin ez dugunaz balorapena egiteko, baina oraingoan programaz eta zerrendaz aritzea dagokigu. Horretarako, EH Bilduren bilera zabala antolatu dugu, guztiok parte har dezagun eta guztion arteak urratsak eman ditzagun”.
Batzarrean bi gai jorratuko dira. Alde batetik, programaren lanketan egindako aurre lanaren berri emango da, eta, bestetik, EHbilduren zerrendak egiten hasteko izenak proposatzeko eskatuko zaie herritarrei.
Arloz alorko programari dagokionez, egin nahi den bidea zein izango den azalduko da. Era berean, herritarrak programan nola parte har dezaketen eta jarraitu beharreko jarraibideen berri ere emango da.
Hauteskundeetara aurkeztuko den EHbilduko zerrendei dagokionez, pertsona bakoitzak, bere ustetan, egokienak diren izenak jartzeko aukera izango du. Orri horiek bileran bertan jarriko den kutxatilan jasoko dira. Zapatuko herri batzarrera joaterik ez dutenek, ordea, euren proposamenak egiteko aukera ere izango dute. Zerrendagaik Zubixan jarriko den ontzian jasoko dira domekara arte.
Gerokoan, jasoko diren zerrendetan kopuruaren %10 gainditzen duten izenekin harremanetan jarriko da Zerrenda Taldea. “Bakoitzaren asmoak jakin ondoren, jenero ikuspegia, bakoitzaren perfila eta abarrak kontutan hartuta, otsailean EH Bilduk antolatuko duen beste bilera batean zerrenda osoa aurkeztuko du bere onarpenerako, programarekin batera”.