Herritarrekin batzen hasi da EH Bildu
Lekeitioko EH Bildu udal programa egiten hasiko da norbanako, talde eta eragile ezberdinekin. Harreman zuzenez gain, herri mailako deialdiak ere egingo dituzte, «nahi duten guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten». Horrela, bi batzar zaba...
Lekeitioko EH Bildu udal programa egiten hasiko da norbanako, talde eta eragile ezberdinekin. Harreman zuzenez gain, herri mailako deialdiak ere egingo dituzte, «nahi duten guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten». Horrela, bi batzar zabal deitu dituzte, bata otsailaren 7an, 18:30ean, kultur etxean egingo dutena, eta bestea martxoaren 7an burutuko dena. «Batzar nagusi bi hauen ostean osatu eta zehaztuko dugu hurrengo agintaldiko programa», azaldu dute. Joan den zapatuan azken agintaldiaren balantzea egin zuten Lekeitioko EH Bildukoek, eta datorrenerako behin-behineko ildo nagusiak jakitera eman zituzten. Info +: lea-artibaietamutriku.hitza.eus /