
Lekeitio Futbol Taldekoak Josean Lekuegaz Ikusgarri aretoan. Argazkia: Lekeitio FT
Lea-Artibaiko futbolari, kirolzale, entrenatzaile, monitore, ume, guraso eta delegatuak batu ziren, Lekeitio Futbol Taldeak antolatuta, Athletic-eko mediku buruak Lekeitioko zine aretoan eman zuen berbaldian.
Jendea “gustura” egon zela azaldu dute antolatzaileek eta horrelako formakuntza saio bateratu gehiago egin beharko litzatekeela azpimarratu dute. “Hausnarketa bat egin beharko genuke herri mailan kirol ezberdinak bateratzen dituen gaiei buruzko ikastaro sakonagoak egiteko edo kirol mota bakoitzean bateratzen gaituena eskualde mailan sakontzeko”, adierazi dute Lekeitio Futbol Taldekoek.