Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkariak Madrilen egiten ari den Fitur turismo azokan daude. Azoka otsailaren 1ean amaitzen da; urtarrilaren 31n eta otsailaren 1an herritar guztiei zabalik dago azoka.

Lea-Artibaiko turismo eskaintza
Leartibai Garapen Agentziko ordezkariek eroan dute. Mutrikukoa aldiz,
Debegesako ordezkariek zabaldu dute.

Debabarrena eta Urola Kostako ordezkariak elkarrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendariarekin batera, Iker Ruiz de Eguino. Bi eskualdeak elkarrekin dihardute Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketan.

Ezkerretik eskumara, Cristina Iturriagagoitia, Debegesako turismo arduraduna, Esti Irureta Zumaiako turismo arduraduna, Leire Barriuso, Geoparkeko gerentea, eta Marta Amonarriz, Mutrikuko turismo arduraduna.