Ali baba eta 40 lapurrak Uhagonen egongo dira zapatuan
Ali baba eta 40 lapurrak antzerkia eskainiko du Borobil Teatroak, zapatuan, Uhagon kulturgunean. Guztiz ezaguna den istorioa inoiz ez bezala kontatuko dute Borobil Teatroko hiru aktoreek: Anartz Zuazuak, Asier Sotak eta Julen Vegak.Ali Baba Persiako he...
Ali Baba Persiako herri batean bizi den egur biltzaile txiroaren istorioa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata batek beldurtu eta ezkutatuta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean «ireki zaitez sesamo» esan eta kobazulora sartzen. 40 lapurrek ostutako urre zakuak dituzte barruan. Ali Babak zaku gutxi batzuk hartuko ditu, baina bere anaiak, Kassimek, sekretua jakin eta anaiari ezer esan barik kobazuloan sartu eta zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute, eta lapurrak kobazuloko sekretua jakin duena atzematen saiatuko dira.
Lortuko duten ala ez jakiteko Uhagon kulturgunera joan beharko dute ikusleek. Antzerkia 16:30ean hasiko da, eta 5 urtetik gorako ume eta gurasoei zuzenduta dago.