Artikeko zubia jartzeko maniobra «arrakastagaz» amaitu dute
Bermeoko saihesbidea udaberrirako martxan egotea aurreikusten du aldundiak. Bide berriak 2.000 ibilgailu aterako ditu herrigunetik egunero, gehienak astunakBermeoko saihesbidearen azpiegituretako bat da Artike bideko zubia. Bizkaiko Foru Aldundiak jaki...
Bermeoko saihesbidea udaberrirako martxan egotea aurreikusten du aldundiak. Bide berriak 2.000 ibilgailu aterako ditu herrigunetik egunero, gehienak astunak
Bermeoko saihesbidearen azpiegituretako bat da Artike bideko zubia. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi legez, 155 metroko plataforma bere pilote baten gainean biratzea zen «erronka tekniko nagusienetakoa». Herenegun goizean hasi eta arratsalderako prest zeukaten, eta «arra- kastagaz» amaitu zutela adierazi dute.Bermeoko saihesbidean egongo diren hiru zubietatik luzeena da Artike bidekoa. Martitzenean egin zuten maniobra «konplexua» egin ahal izateko, beharrezkoa izan zuten edukiera handiko garabia bat erabiltzea, eta horregatik, kalea zirkulazioari moztu behar izan zioten. Garabia horren bitartez, egitura behin-behineko euskarrietatik behin betiko ainguratze puntura mugitu ahal izan zuten.
Aldundiak jakinarazi duenez, «orografia oso konplexua duen inguru batean egingo da Bermeoko saihesbidea, horregatik, Ander Deunako, Artikeko eta Perretxinakoko maldak gainditzeko, beharrezkoa izango da egitura independienteak jartzea».
Lan horiek honako azpiegiturekin osatuko dira: Gainzabalgo tunela (710 metrokoa) eta Mikel Deunako (58 metrokoa) eta Txarakaneko (155 metrokoa) tunel faltsuak.
Hiru kilometro
Bermeoko saihesbideak hego-ekialdetik ingurutako du herrigunea, eta hiru kilometroko luzera edukiko du. Horrenbestez, Bermeotik Mungiarako BI-631 errepidearen eta Bermeotik Gernika-Lumorako BI-2235 errepidearen zirkulazioak batuko ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, «saihesbideak egunero 2.000 ibilgailu aterako ditu herrigunetik». Ibilgailu horietako gehienak, gainera, astunak izango direla zehaztu dute.
Proiektua osatzeko, foru aldundia 1,7 kilometro duen oinezkoentzako pasealekua egiten ari da Bermeo eta Mundaka artean, BI-2235 errepidearen ondoan. Lan horiek ia amaituta dauzkate.
Aldundiak 53 milioi euroko inbertsioa egin du Bermeoko sai-hesbidean, eta udaberrirako prest egotea espero dute.