Igeriketako 24. saria jokatuko da asteburuan Ondarroako igerilekuan
Igerilarien topaleku bihurtuko da zapatuan Zaldupe kiroldegiko igerilekua. 10:00etan hasita, hainbat mailatako igerilariek parte hartuko dute 24. Ondarru Saria proba ezagunean: igeri eskola, eskolarrek, federatuek eta masterrek, hurrenez hurren. «2006...
Aurten, Ondarroa, Markina-Xemein, Igorre eta Zallako 150 igerilari ibiliko dira 24. Ondarru Sariaren bila. Ondarroako Igeri Taldekoek iragarri dutenez, gainera, Ondarroako topaketetan Zallako kideek estreinako parte hartuko dute.
Lehiaketari dagokionez, parte hartzaileek estilo guztietan igeri egiteko aukera izango dute. Libre, txanda, estiloetan, tximeleta edo bizkar estiloan 50 eta 100 metroko lasterketak egin behar izango dituzte.
Goizeko probak amaitu ostean, sari banaketa egingo da kiroldegian bertan. Kategoria bakoitzeko hiru lehenengoek sariak jasoko dituzte. Txikienek, esate baterako, dominak jasoko dituzte, eta nagusiagoek oroigarriak.
Onena erakusteko aukera
Arratsaldean, aldiz, Ondarroako igeri eskolakoen txanda izango da. Krol eta bizkar estiloko erakustaldi motzak egiteko aukera izango dute, 25 metroko lasterketetan. «Orain arte ikasi dutena erakusteko aukera izango dute».