Inauterien atarian, festa giroa nagusi izango da
Aurrekoetan bezala, aurten ere, jai askogaz gozatzeko aukera ekarriko du otsailak: kandelariogaz hasi eta inauterietarainoko bidea eginez. Bitartean, San Blas jaiak, Santa Ageda Eguna eta txitxiburduntzi edo sasi koipetsu ospatzeko ere tartea edukiko d...
Bermeoko Demiku auzoan ospatuko dituzte, besteak beste, kandelariak. Astelehenean jaurtiko dute txupina, eta otsailaren 15a orduko, hainbat ekintza egingo dituzte. Ean, Etxebarrian eta Gernika-Lumon ere, kaleak argiz beteko dituzte.
San Blasetarako, bestalde, Aulestik, Busturik eta Eak egitarau zabala prestatu dute.