
Euskal Herriko flauta topaketan parte hartu duten Gizaburuagako flauta jotzaileak.
Gizaburuagako musika eskolako Miren Barrutia flauta irakasleagaz batera, Aitziber Mendizabal ikasle ohia eta gaur egun flauta ikasten ari diren Ane Zamora eta Maddi Malatsetxebarria izan ziren joan den asteko barikuan Bilbon egin zen Euskal Herriko flauta topaketan. Esperientzia “oso ona” izan dela esan dute musikariek.

Euskal Herriko flauta topaketa, Euskalduna Jauregian.
“Musika eskolan jo ezin ditugun piezak jotzeko aukera eduki genuen eta hori zoragarria izan zen”. Horrez gain, topaketek, zaletasun bera dutenekin elkartzeko aukera ematen dutela gaineratu du Barrutiak. “Adin guztietako flauta jotzaileak batu ginen eta horrek aurrera jarraitzeko bultzada ematen die ikasleei”.
Orokorrean, saioa “polita” izan zela gaineratu dute; “motibagarria izan zemn, oso”.