Lekeitioko Tximista atletismo taldekoa izandako lekeitiarrak 33 minutu eta 11 segundo behar izan zituen 10 kilometroko bidea egiteko. “San Miguelek proba bere egin du hasiera-hasieratik”. San Miguelegaz batera, emakumezkoetan Gurutze Frades Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelduna izan zen nagusi; Fradesek 37 minutu behar izan zituen martxa amaitzeko.

Ibon San Miguel lekeitiarra
Mutiletan bigarren geratu zen Jose Almagro. Horrek, San Miguelek baino 27 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko. Hirugarren postuan Aitor San Vicente geratu zen; San Miguel baino minutu bat eta 15 segundo beranduago ailegatu zen helmugara.
Lasterketan 408 parte hartzaile egon ziren.