Mutrikuko Jarri-Toki jatetxea itxiko dute domekan, 31 urte eta gero
Mutrikuko Jarri-Tokik “penaz” itxiko ditu ateak otsailaren 15ean, domeka. Baina 31 urtez jatetxearen ardura eduki duen familiak lagunez inguratuta itxi nahi ditu ateak. Zapatua izango da Jarri-Toki jatetxe moduan zabalik egongo den azken eguna. Domekan, aldiz, lagunei eta beti-betiko bezeroei luntxa eskainiko diete Jarri-Tokiko arduradunek, goiz-eguerdian. “Gure ondoan egon diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu”, dio Gorka Urresti Jarri Tokiko sukaldariak.
Lokalaren jabearen eta jatetxearen kudeaketa daraman familiaren arteko akordio falta da itxieraren arrazoia. “Jabearekin akordio batetara ailegatu nahi izan dugu, baina ez dugu lortu”.