Txitxiburduntzi, Munitibarren. Argazkia: Munitibarko eskola
Munitibartarrek urteroko ohiturei eusten jarraitzen dute. Horrela, gaur,
Eguen Zuri egunean, eskolako umeek, herritarrekin batera, txitxiburduntzi egin dute. “Txorizoa, solomoa, saltxitxak eta zelan ez! Trini Urriolabeitiak eta bere taldeak egindako talo gozoak jan ditugu”, azaldu dute eskolako arduradunek.
Ekintza egin ahal izateko, eskolako ikasleen
gurasoen laguntza eduki dutela azpimarratu dute eskolako kideek. “Arratsalde polita pasatu dugu guztiok batera. Eskerrak denori eta datorren urtean gehiago!!!”, gaineratu dute.
Txitxiburduntzi, Munitibarren. Argazkia: Munitibarko eskola