Martitzenera arte (otsailak 17), Lea-Artibaiko herriak eta Mutriku mozorrotu eta kolorez jantziko dira. Hona hemen herriz herriko egitaraua:
AMOROTO – Otsailak 13
- 14:30ean, kalejira egingo dute eskolako umeek herrian zehar; betiere, eguraldiak laguntzen badu.
- Ostean, antzerkia egongo da, frontoian.
AULESTI – Otsailak 14
- 12:30ean, Kuadrillen antzezpena, Torrezelain hasita; musika erabili nahi duenak 12:00ak baino lehen agertokira eraman beharko du.
- Ostean, Inauteriei ongietorria.
- Ondoren, mozorro onenentzat sari banaketa: antzezpen onena egiten duen kuadrillari 80 euro eta urte baterako trofeoa emango diote. Hiru sari berezi egongo dira, norbanako zein kuadrillentzat.
- 13:30ean, euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan.
- 14:00etan, umeentzako herri bazkaria, Mariano jatetxean.
- 15:00etatik 18:00etara, umeentzako jolas parkea, frontoian.
- 15:00etan, nagusientzako herri bazkaria, Mariano jatetxean.
- 18:00etatik 19:30era, diskoteka frontoian.
- 20:00etan, poteoa Aulestiko batukadagaz.
BERRIATUA – Otsailak 14
- Eguerdian, bazkaria eta abesti zaharren kantua, Sator Zulo gaztetxean. Bazkaria 5 euroren truke; izena ematea tabernetan edota gaztetxean bertan.
Otsailak 15, domeka.
- 18:30ean, mozorroen desfilea.
- Ostean, txokolate beroa.
- 21:30ean, Berritxuarren saioa ETB1eko Herri txiki infernu handi saioan.
ETXEBARRIA – otsailak 14
- 16:30ean, trikitilarien laguntzagaz, mozorro desfilea herrian zehar, frontoian hasita.
- 17:30ean, desfileko sari banaketa: umeentzako, gazteentzako, nagusientzako eta talde onenarentzako saria.
- Ondoren, txokolate jana.
- 18:30ean, Irrien Lagunekin kanta eta dantza.
- Bukaeran, afari-merienda dohainik parte hartzaileentzat.
GIZABURUAGA – otsailak 15
- 12:00etan, hamaiketakoa txokoan,
- Jarraian, mozorro originalenentzat saria (ume zein nagusientzat).
ISPASTER – otsailak 17
- Ispasterko eskolakoek desfilea egingo dute herrian zehar.
- Ostean, hamaiketakoa, frontoian.
- Ondoren, ekitaldia, frontoian.
- Eguerdian, eskolako ikasle, irakasle, guraso zein nahi duten guztientzako bazkari herrikoia, frontoian.
LEKEITIO – otsailak 14
- 10:30ean, Aratuste Alai estudiantinagaz kalejira.
- 12:30ean, Lekitto musika bandaren kontzertua, Nautika aurrean.
- Ondoren, kalejira Aratuste Alai estudiantinagaz eta aratusteetako abesti zaharrak kantatzen.
- 18:30ean, kalejira Etorkizuna dantza taldeagaz eta Lekittoko joaldunak Aittitta Makurra Txarangak girotuta.
- Jarraian, kalejira Aratuste Alai estudiantinagaz.
- 20:30ean, kalejira Aittitta Makurra txarangagaz.
Otsailak 15, domeka.
- 12:30ean, Eguzkilore erretiratuen abesbatzaren kontzertua, Marina tabernan, udaletxeko eskaileretan eta Baserri tabernan.
- 13:00etatik 15:00etara, kalejira Aittitta Makurra taldeko txikirri-txikirriekin.
Otsailak 16, astelehena. 19:30ean, Itxaropena txistulariekin kalejira.
Otsailak 17, martitzena.
- 10:30ean, eskolako eta ikastolako neska-mutilen kalejira Atean hasi eta plazan bukatuta. Lekeitioko Musika Bandaren laguntza izango dute.
- 11:30ean, eskolako eta ikastolako neska-mutilek abestu egingo dute plazan, Lekeitioko Musika Bandak lagunduta.
- 12:00etan, ikastolako neska-mutilen antzerki saioa, frontoian.
- 17:00etan, Jakin eta Jolas: Ipar Poloan bero, dantzatuz gero haur berbena, plazan.
- 18:00etan, txokolate jana, plazan.
- 20:00etatik 23:00etara, Aittitta Makurra Txarangagaz kalejira.
Otsailak 28, zapatua.
- 12:30ean, Etorkizuna dantza taldeko inude eta artzainena dantzarien kalejira. Dantza saioak egingo dituzte plazan eta Eskolapen.
MARKINA-XEMEIN – otsailak 14
- 11:30ean, inauteri dantzen ikastaroa Uhagon kulturgunean, 5 urtetik gorako umeentzat. Izena Uhagon kulturgunean eman behar da aurretiaz.
Otsailak 15, domeka.
- 09:30ean, herriko txistularien kalejira.
- 12:00etan, antzar jokoa, zelai barrenean, txistulariek girotuta.
- Ostean, Zerutxuko dantzariek eta Hartzak euren ibilaldia eta Zaragi dantza egingo dituzte.
- 13:30ean, mozorroen desfilea, Plaza Barripetik irtenda eta herriko Trikitixa Eskolak lagunduta.
- 14:30ean, herri bazkaria, kiroldegian.
- 18:30ean, mozorroen desfilea Goiko Portaletik irtenda.
- 19:00etan, mozorro lehiaketaren eta antzar jokoaren sari banaketa, Kontzejupean.
- 19:30etik 21:00etara, erromeria Kontzejupean, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.
MENDEXA – otsailak 15
- 13:30ean, dantza taldearen saioa.
- Ondoren, bertaratutakoen argazkia.
- Ostean, txikiteoa trikitilari eta bestelakoek alaituta.
- 15:00etan, bazkaria.
- 16:30ean, sariak eta festa.
MUNITIBAR – otsailak 13
Oizpe egoitzako egitaraua:
- 18:00etan, Munitibarko Dantza taldearen inauterietako saioa.
Otsailak 15, domeka. Oizpe egoitzako egitaraua:
- 12:00etatik 13:00etara, musika alaia denok giroan sartzeko, soinuaren laguntzagaz.
- 17:00etatik 19:00etara, Sergio Pinedaren eskutik, erromeria.
- 18:30ean, mozorroen desfilea eta sari banaketa.
- Ostean, gozo eltzea.
- 19:30ak inguruan, afari berezia egoiliarrentzat.
- Oharra: mozorrotuta joateko deia egin dute Oizpekoek.
MUTRIKU – otsailak 13
- 16:00etan, Pikomelatos eta Banda Txikiaren kalejira, ikastolatik hasita.
- 17:30ean, Haur berbena, Miruaitz frontoian.
Otsailak 14
Zubixa Libre! plataformaren egitaraua. Oharra: herritarrak pailazoz janzteko deia egin dute.
- 12:30ean, topaketa, Zubixa herriko tabernan
- Ondoren, kalejira herrian zehar.
- 14:00etan, flashmoba, Beheko Plazan.
- 15:00etan, herri bazkaria, Merkatu Plazan.
Udalaren egitaraua:
- 10:00etan, Txantxangorriren ekintza, Zabiel kultur etxean eta Miruaitz frontoian. Haur Hezkuntzakoentzat: Txiki Feria. Lehen Hezkuntzakoentzat: Egin apustu!.
- 13:00etan, Gure Ametsa dantza taldearen, soinujoleen eta txistularien kalejira.
- 19:00etan, Musika Bandaren eta Pikomelatosen kalejira, Goiko Plazatik hasita.
- 23:00etan, Xaibor DJ, Beheko Plazan.
Otsailak 17, martitzena. 19:00etan, berdelaren enterraixua, Zubixa Libre! plataformaren eskutik.
ONDARROA – otsailak 14
- 12:30ean, Inauterietako dantza saioak, kalez kale, Artabidetik hasita. Kresala Kultur Elkartearen eskutik.
- 13:00etan, Kantaize Orfeoiagaz Lantzoiari kantari kantujira zabala, Zubi Barritik hasita.
- 20:00etan, Lantzoi jaunari ongietorria, kalerik kale, portutik hasita, Artelan Elkartearen eskutik.
Errebala Txikiñe Gaztelekuan:
- 17:00etan, mozorro lehiaketako desfilea, kuadrillaka.
- 20:00etan, Lantzoiaren kalejirara joango dira; beraz, Gaztelekua itxita egongo da horrek irauten duen bitartean.
- 22:00etatik 00:00etara, diskoteka.
Otsailak 17, martitzena.
- 11:30ean, herriko umeen kalejira, Ibaiondon hasi eta Itsasaurre plazaraino.
- 12:30ean, Orkresta Nacional Elektrotxaranga, kalez kale.
- 17:30ean, play back lehiaketa, Beikozinin, 11 urtera artekoentzat.
- 18:30ean, Inauterietako dantza saioak, kalez kale, Kresala Kultur Elkarteagaz.
- 19:30ean, Akularen enterrua, Artelan Elkartearen eskutik. Amaieran, sermoia Zubi Zaharretik.
Otsailak 17, martitzena.
Errebala Txikiñe Gaztelekuan:
- 19:30ean, Akularen enterrura joango dira; beraz, horrek irauten duen bitartean, itxita egongo da Gaztelekua.
- 22:00etatik 00:00etara, Diskoteka.
ZIORTZA-BOLIBAR – otsailak 13
- 17:00etan, ume, gazte zein bertaratzen direnek mural bat egingo dute.
- 18:30ean, txistorra jana.
- Ondoren, kantu-poteoa, umeen abestiek lagunduta.
- Oharra: Markola Guraso elkarteak eta Aranbaltz kultur elkarteak mozorrotuta joateko deia egin dute.