Euskal Memoria Fundazioak 1938 eta 1945 urte bitartean Saturrarago (Mutriku) kartzelan espetxeratuta egon ziren pertsonen zerrenda argitaratu du. Zerrenda
Euskal Memoria Fundazioaren webgunean dago ikusgai. Besteak beste, 1.583 izen aurki daitezke, herriz herri eta eskualdez eskualde egindako bilduman.
Zerrenda argitaratu aurretik, baina, baieztatu daitezkeen 3.273 tortura kasu ere zabaldu zituzten bere webgunean.