Bi gazte atxilotu dituzte Ondarroan, Mutrikuko marihuana elkarte baten lapurretan egiteagatik
Ondarroako ertzain etxeko ertzainek 22 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean (otsailak 13), Mutrikuko marihuana elkarte baten lapurretan egitea egotzita. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bi gazteak pertsekuzio baten ostean atxilotu dituzte ertzainek. “Atxilotuek autoz ihes egin dute eta gero oinez”. Ustezko lapurrak atxilotzeko oinezko baten laguntza eduki dute ertzainek. “Oinezko horrek bi gazteetako bat saihestu behar izan du. Izan ere, gaztea, oinezkoari bihurkin bat iltzatzen saiatu da”.
Gertaera 05:00ak inguruan gertatu da. Mutrikuko marihuana elkartean lapurretan ari zirelaren oharra jaso dute ertzainek. Ertzaintzaren patruila bat Ondarroako ertzain etxetik atera da eta Mutriku eta Ondarroa arteko errepidean “abiada handian zihoan eta marihuana usaina” zuen ibilgailu batekin gurutzatu dira. Ertzainek buelta eman eta ibilgailuari jarraitu diote, Ondarroako herrigunera arte. “Herrigunean ihesean zihoan ibilgailuak abiada moteldu behar izan du”. Ibilgailuan hiru gazte zihoazen eta ertzainek gazte bat ibilgailuan bertan atxilotu dute; beste bi gazteek ihes egin dute, oinez. “Oinez ihes egin duten gazteetako bat oinezko batekin gurutzatu da eta oinezkoak gazte horren atzetik ertzain bat zihoala ikustean, gaztea harrapatzen saiatu da”. Ertzainek jakitera eman dutenez, ihesean zihoan gazteak oinezkoa erasotu nahi izan du, bihurkin bategaz. “Lehenik eta behin giltza zabalgarri bat jaurti dio oinezkoari eta ostean bihurkina iltzatzen saiatu da”. Oinezkoari ez dio zauririk eragin baina soinean zareman txamarra zulatu dio.
Momentuz, Ertzaintza hirugarren gaztearen bila ari da. Atxilotutako bi gazteak 22 urte dituzte eta euretako bat zortzi aldiz atxilotua izan da, delitu ezberdinengatik. Ibilgailuan hamazortzi marihuana landare atzeman dituzte ertzainek.