Elurtearen aurrean Aldundiak ez duela ezer egin esan dute Aulesti eta Munitibarko herritarrek
Jose Luis Jaio Aulestiko udaltzaina erabat haserre agertu da Bizkaiko Foru Aldundiak elurtearen aurrean eduki duen jarreragaz. “Otsailaren 3tik 8ra izan zen elurtea (eguaztenetik domekara). Egun horietan guztietan, Aulestin ez dugu behin ere ikusi aldundiko elurra kentzeko makinarik, ezta zaintzailerik eta suhiltzailerik ere”, gaineratu dute.
Elurteak iraun duen egunetan, Aulestin pista guztiak zabalik eduki dituztela gaineratu du Jaiok. “Ni neu ibili naiz atzera eta aurrera, elurra kendu eta kendu. Eta Aulestiko baserri-bide guztiak zabalik egon dira. Lekoiz ere ez da itxi, 24 aldiz garbitu dudalako (12 aldiz alde batera eta beste 12 beste aldera)”. Izatez, aldundiak, dagozkion errepideak zaindu eta garbi mantendu behar dituela gaineratu du Jaiok. “Hona, baina, ez da inor etorri”.
Aurten gertatu den egoera hori elurtea dagoen bakoitzean gertatzen dela dio Aulestiko udaltzainak. “Beti izaten da horrela. Guregana ez da inor etortzen”.
Jaiok Aulestin gertatzen den errealitatea salatu duen modu berean, Munitibarko bizilagunak ere kexu dira. “Munitibarrera ere ez da inor etorri; inor ez da arduratu”.
OTSAILAREN 3TIK 8RA BITARTEKO ELURTEAK UTZITAKO IRUDIAK (ARGAZKI GALERIA)
[nggallery ID=222]