
Ondarroako plai musturreko itsasargia
Joan den urteko
itsas denboraleak plai musturra apurtu bazuen ere, orduan zegoen itsasargia ez zen urteak atzera zegoena modukoa. Izan ere, plai musturrean barandak ipini eta bestelako berrikuntzak egin zituztenean, lehengo itsasargia ordezkatu egin zuten. Orain, itsas denboraleak sortutako kalteak konpondu eta gero, garai baten zegoen itsasargiaren antzekoa ipini dute, herritar askoren pozerako. Dena den, oraindik orain, olatuek sortutako kalteak konpontzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Momentuz, barandarik ere ez dago ipinita.